Udala

Dokumentuei zein eskariei sarrera emon - Ordainketa sistema

Dokumentuei zein eskariei sarrera emon – Ordainketa sistema:

2009tik 2013 arteko datuak hiruhilabetero:

Tramite bi honeetan antzeman diran desbideraketa txikiak, giza-akatsak izan dira, ordainketen kasuan konpromisoen arabera funtzionatu izan da, jarritako %5eko akats marjenetatik erabat behetik ibili baitira datu guztiak eta sarreren kasuan gauza bera %2tik beherako akatsa marjena ezarri bazen ere, guztiz behetik.

Udalak datua aztertzea egoki ikusten dau, jarritako helburu eta konpromisoen barruan egonda ere, gure ikuspegia 0 akatsa lortzean baitago.

Ez da honen inguruko ez adostasun fitxarik edegi, kasu guztietan helburua bete eta momentuan urtenbidea emon jakolako herritarrari.

Sarrera erregistroa emoterakoan antzeman diran akatsak, digitalizatzen dan dokumentazioa karpeta desegokira bideratzearenak izan dira eta segituan sail egokiaren karpetan jarri izan dira.

Ordainketen kasuan, zentimoen kontua izan da eta itzultzeko edo kopurua zuzentzeko ekintza, momentuan burutu da. Noizbait, kobratu dan kitapen bat ez da aplikazinoan islatu. Kasu honeek hurrengo egunean errebisatzen dira, aplikazinoan dagoana kobratutakoagaz bat datorrela bermatzeko, bestalde horreek guztiak zenbatzen dira, jakitun egon, herritarrari barri emon eta bikaintasuna lortu nahian.

 

Itzulpenak                Kexak, Hitzorduak, Espedienteen kopia

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0