Prentsa

Prentsa

Bermeoko Udaleko ordainketen erdia baino gehiago Berhaz bulegoan hartzen dira

Hamabost urteko ibilbidea bete izan dauan udalerriko arreta zerbitzuak 8,9ko nota lortu dau herriko erabiltzaileen aldetik

Hamabost urte bete izan dauz Bermeoko Udaleko Berhaz dalakoak; hau da, herritarrei arreta zuena eskaintzeko bulegoak. «Euskadin sortu zan lehenengoetariko bat zan. 2004an martxan ipini arren, urte ta erdi aurretik zerbitzuaren eskaintza diseinatzeko eta funtzionamendu era zehazteko lan handia egin zan», gogora ekarri dau Berhazeko teknikari arduradun, Naiara Anasagastik. «Sasoi haretan, administrazio mailan ez zegoen esperientzia handiko ereduan eta Irungo Udaleko kasua eredutzat hartu genduan», zehaztu dau.

Gaur egun, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak (HAZ), batez besteko, «106,75 pertsonen eskaera administratiboei erantzuten deutsoz, egunero», azpimarratu dau, bere aldetik, Bermeoko alkate Aritz Abaroak. Zapatuetan, zehazki, bataz beste, 16,33 pertsona joaten dira bulegora izapideren bat egitera. Udalean egiten diran ordainketa guztien erdia baino gehiago «Berhaz bulegoaren bitartez egiten da», jakinarazi dau, bestalde, Anasagatik. Erabiltzaileen %65 izapide bat egitera joaten dira, %12 informaioa eskatzera eta %8 kexaren bat aurkeztera.

Erabiltzaileen ehuneko bera bertaratzen da Herritarrentzako Arreta Zerbitzura ordainketa bat egitera. «Eskaeren artean, errolda gaiak dira nagusi eta, urtero, 15.000 sarreratik gora zenbatzen doguz», dinoe. Mila eskari inguru, Eusko Jaurlari-tzara bideratzen dira, urtero. Azken bost urteetan, 1.120 galdutako objektu kudeatu dabez Berhazen. «Identifikatutako ehuneko ehun jabeari bueltatu jakoz eta ganerakoen gitxienez %30a be, bueltatzen dala bermatzen dogu», jakinarazo dabe.

Berhaz bulegoko hormak herriko artisten artelanak be hartu izan dauz zabaldu zanetik gaur egun arte. Guztira, «36 erakusketa egin dira eta erabiltzaileak positobotzat emoten dabe ekimena, bertako artisten lanak erakutsiz ganera bulegoa apaintzen dabelako», azaldu dabe.Udaleko bulegoa zabaldu eta urte batzuetara 010 telefono zenbakia gehitu zan zuzeneko arreta zerbitzua hobetzeko. Berhazen azaldu dabenez, hilabetero «mila dei baino gehiago jasotzen doguz eta horreen guztien %65a baino gehiagoari dei bakarrean irtenbidea emoteko gai gara». baieztatu dabe. Izapideei jagokenez, %80 sei munutu baino gitxiagoan egiten da.

Arreta telematikoa

Hamarkada bat igaro da, Bermeoko Udalak arreta telematikoa martxan ipini eban, herritarrei tramiteak elektronikoki egiteko aukera emonez. «Elektrokikoki egiteko aukera emoteaz ganera, eskaeraren egoera ren jarraipena be aukera dauke zerbitzuaren erabiltzaileek eta horrek prozesuaren gardentasuna bermatzen deusku», esan dau Abaroak, udalerriko alkateak.

Datorren urteari begira, aurrerapausuak emoten hasi dira Berhaz bulegoko arduradunak. 2020. urterako, izan be, arreta telematikoa indartzea da erronka nagusia. «Legeak agindutakoari egokituz joan beharko gara eta bai enpresei eta baita herritarrei be bide hori erabiltzeko eskaera luzatuko deutsegu», aurreratu dau Naiara Anasagasti Berhazeko teknikariak.

EL CORREO

12 / 12 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0