Prentsa

Prentsa

Erabilerak gora egin du Euskaraldian, baina joera ez da mantendu

Azken neurketaren arabera, lagunartean mantendu da gehienbat euskararen erabilera

Gako esanguratsuak eman ditu 2018ko Euskaraldiak Bermeon. Azaroaren 22an egin zuen balorazioa Bermeoko Udalak, eta euskararen erabilera bultzatzeko lehen ariketak herrian utzitako datuak aurkeztu zituen.

Aipagarria da, Euskaraldiak iraun bitartean parte hartzerik handiena emakumezkoen artean eman zela (%69,6), eta ahobiziak izan ziren herrian gehiengoa (%72,6). Euskaraz dakitenei euskaraz zuzendu zitzaizkien herritarren portzentajeak gora egin zuen nabarmen. Euskaraldia hasi aurretik %82a izatetik %97a izatera pasatu zen 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 4ra.

Euskaraldiak aukerak optimizatzea ekarri duela esan dute Bermeoko emaitzen aurkezpena egiterakoan. Hala ere, Euskaraldia amaitu eta hiru hilabetera jasotako datuek diote ohitura berri horiek ez direla egonkortu: euskaraz dakitenen arteko erabilera %97tik %83ra jaitsi baita.
Belarripresten kasuan, baina, beheranzko joera ikusi den arren, euskarazko harreman asko finkatu egin dira. Horien kasuan, erabilera %40tik %75era igo zen azaroaren 23tik abenduaren 4ra; eta ostean beherakada eman den arren, 20 puntu hazi da Euskaraldia hasi aurretik bildutako datuekin alderatuta.

Aipatu dutenez, lagunartean izan zuen eragin gehien Bermeoren kasuan, eta hiru hilabeteren ostean bildutako datuen arabera, lagunartean egonkortu da gehien euskararen erabilera. Gainera, hizkuntza ohitura aldaketarik handiena euskaraz erraztasunez ulertzen dutenen artean emandela zehaztu dute.

HITZA

29 / 11 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0