Prentsa

Prentsa

Old eSKooL jaialdiak bi eguneko egitaraua dakar asteburuan

Bi egunetan 22:00etan hasiko dira kontzertuak, eta egun bakoitzeko sarrera 7 eurokoa izango da.

Gatazka Batukada Taldeak antolatuta, bigarren Old eSKool jaialdia hartuko du asteburuan Kapillak. Beste behin ere, bi eguneko egitaraua prestatu dute. Sei musika talde igoko dira oholtzara barikuan eta zapatuan.

Bi egunetan 22:00etan hasiko dira kontzertuak, eta egun bakoitzeko sarrera 7 eurokoa izango da. Adin guztietako herritarrak batzeko egitaraua prestatu dutela esan du Gatazka Batukada taldeko Igor Zuluetak: “iaz, publiko nagusiago batentzat antolatu genuen jaialdia, baina gazte asko bertaratu ziren. Aurten, orduan, denei begira antolatu dugu jaialdia”.

Punk musika nabarituko da jaialdian, baina musika estilo horretako aldaera asko egongo dira baita ere. Antolatzaileek herritarrak gonbidatu dituzte jaialdira: “Sorpresa asko egongo dira eta tatuatzaile bat tatuajeak egiten ibiliko da zuzenean”.

Barikua
GRIP. Lea-Artibai. Bertsioak eta euren abesti berriak.
GATAZKA. Urdaibai. Perkupunk.
RAT-ZINGER. Bilbo. Rock & Roll.

Zapatua
STA.CRUZ. Bermeo. Rock & Roll.
HEXEN. Bizkaia. Oi!/Street Punk.
THE CAPACES. Bartzelona.

HITZA

22 / 11 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0