Prentsa

Prentsa

Pertsona bat atxilotu dute Bermeon migratzaileak laguntzearen aurkako operazioan

Guardia Zibilak Erresuma Batuan ezkutuan migratzaileak sartzen zituen talde bat desegin du. Jakitera eman dutenez, 11 miaketa egin dituzte, besteak beste, Bermeon, Bilbon, Sestaon, Santurtzin, Getxon, Eibarren, Laredon (Kantabrian) eta Almazoran (Herrialde Katalanak). Bederatzi atxilotu daude, zortzi albaniar jatorrikoak eta brasildar bat.

Atxilotuei hainbat delitu egozten dizkiete: atzerriko herritarren aurkako eskubideen aurkakoa, ondarearen aurkakoa, dokumentazio faltsutzea eta osasun publikoaren aurkako delitua, besteak beste.

Espainiako Barne Ministerioaren arabera, Kantauri itsasoko portuetatik Erresuma Batura migratzaileak bidaltzeaz arduratzen zen taldea, eta taldea bitan banatuta legokeela uste dute. Horietako bat, Bilbon, Barakaldon eta Sestaon ari zen lanean, eta Albaniatik iritsitako migratzaileei azpiegitura eskaintzeaz arduratuko litzateke. Ikerketaren arabera, besteak beste, Bilboko eta Pasaiako portuak erabiltzen zituzten horretarako. Horiez gain, Vigokoa (Galizia) eta Santanderkoa (Espainia) ere erabiltzen zituzten, besteak beste. 

Migratzaileak kamioietan, kontenedoreetan eta ibilgailuen maletategietan ezkutatzen zituztela azaldu dute. Barne Ministeriotik adierazi dutenez, ā€œbizitzarentzat eta osotasun fisikoarentzat oso arriskutsuakā€ diren moduetan ezkutatzen zituzten migratzaileak ezkutatze fase desberdinetan.

Jakinarizi dutenez, 2018. urtean hasi zuten operazioa, Bilboko portuaren inguruan albaniar jatorriko jende kopuruak nabarmen gora egin zuela ohartarazi ostean.

Ikerketa egiteko orduan, Guardia Zibilak, Frantziako eta Erresuma Batuko polizien eta Europolen laguntza izan du.

HITZA

05 / 11 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0