Prentsa

Prentsa

Erorien Haranera eroandakoak

Datu ofizialen arabera, 33.815 hilotz daude bertan, gehienak 1936ko kolpe militarraren alde borrokatu ziren frankistenak, eta gainerakoak, 5.000 inguru, errepublikazaleenak. Bermeo, Busturia, Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Murueta eta Muxikan lurperatuta zeuden 71 hilotz eraman zituzten Erorien Haranera, identifikatuak 10 eta identifikatu gabeak 61. Gernika-Lumotik 32, Bermeotik 16, Muxikatik 14, Markina-Xemeindik 7 eta Busturitik eta Muruetatik bana.

Erorien Haranetik atera dute Franco. Diktadorearen hilotza Mingorrubioko hilerrira eraman zuten joan den astean, zeresan handiz inguratuta. Baina Franco ez zen Erorien Haranean zegoen bakarra. Datu ofizialen arabera, 33.815 hilotz daude bertan, gehienak 1936ko kolpe militarraren alde borrokatu ziren frankistenak, eta gainerakoak, 5.000 inguru, errepublikazaleenak. Tartean badira euskaldunak ere, horietako batzuk Lea-Artibai eta Mutrikukoak.

Francok hala aginduta, San Lorenzo de El Escorialen (Madril, Espainia), Guadarramako mendilerroaren Cuelgamuros haranean eraiki zuten nazionalen kausaren alde bizitza eman zutenei ohore egiteko mausoleoa izan behar zena. Lanak 1940an hasi ziren, eta hamazortzi urte iraun zituzten, 1958ko apirilaren 1ean ireki zutenera arte. Baina obrak amaitzear zirela, 1957 urtean, lege dekretu baten bidez xedatu zuten monumentuak bi aldeetakoen gorpuzkiak jasoko zituela, nazionalen bandokoez gain, errepublikanoen bandokoak ere bilduko zirela bertan. Hala, eroritakoen errolda berriak egin eta lekualdaketak zelan egin erabaki zuten.

Lekualdaketak agindu desberdinekin egin ziren: Gobernu Zibilak edota Ejertzitoko Ministerioak baimenduta, herrietako udalei zerrendak eskatu eta haiek aginduta, edo udalaren bidez familiek baimenduta. Hala ere, euren hobietatik atera eta Erorien Haranera baimenik barik eramandakoak asko direla bistaratu du Gogorak egindako ikerketak. Gainera, 1960ko martxoaren 31tik aurrera, 1963ko otsailaren 22ra arte, erregimenak beretzat hartu zuen udalek dohainik utzitako lur zatietan ehortzita zeuden gorpuzkiak lekuz aldatzeko eskubidea, baldin eta familiartekoek ez bazituzten ordainpeko hilobi partikularretara aldatzen.

2018ko azaroaren 22an, Eusko Legebiltzarrak legez besteko proposamen bat onetsi zuen, eta lehen puntuan, ikerketa xehe bat egitea eskatu zioten Eusko Jaurlaritzari Gogoraren bidez –Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua–, argitzeko zenbat euskaldun ehortzi zituzten bidegabe Erorien Harana deritzon tokian. Eta identifika zitzala eskatu zuten, zehaztuta noiz eta zelan eraman zituzten, eta, batez ere, familiaren baimenik eduki zuten lekualdatzeko.

Proposamenagaz, gainera, ikerketa hori amaitzean eta ateratako ondorioak ikusi ondoren behar ziren izapide administratiboak egitea eskatu zuten, Cuelgamurosko haranean dauden euskal jatorria duten errepublikarren, miliziarren, gudarien eta herritarren gorpuzkiak hobietatik atera, eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabara lekualda ditzaten, familiek hala nahi izanez gero, familiakorik egonez gero, eta betiere, horretarako baldintza teknikoak egonez gero. «Gorpuzkiak familiakoen borondatea errespetatuz eta biktimen elkarteak eta memorialistak, erakunde historikoak eta tokiko erakundeak aintzat hartuz kokagune egokietan ipiniko dira, hala behar bada, eraiki egingo dira, biktima horiek ezagupena eta erreparazioa izan dezaten».

Eusko Jaurlaritzak eskatuta (Justizia Saila eta Gogora) Aranzadi Zientzia Elkarteak ere Erorien Haraneko ehortziei buruzko Txostena eginda zeukan aurretik. Txosten horretan, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabatik Erorien Haranera egindako 1.051 lekualdatze jasotzen dira. Gogoraren ikerketak beste batzuk gehitu dizkio zenbateko horri. Horrela, orain arte lortu dituzten datuen arabera, esan daiteke 1.076 gorpuzki eraman zituztela Bizkai, Gipuzkoa eta Arabatik Erorien Haranera; 762 identifikatuta zeuden, eta 314, identifikatu barik. Arabatik 618 gorpuzki eraman zituzten guztira, 498 identifikatuta eta 120 identifikatu barik; Bizkaitik 219 gorpuzki eraman zituzten, 36 identifikatuta eta 183 identifikatu barik; Gipuzkoatik 239 eraman zituzten, 228 identifikatua eta 11 identifikatu barik. Nafarroatik, berriz, 249 izan ziren eramandakoak.

Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba ez beste leku batetik eramandako euskal herritarrei dagokienez, jatorria edo bizilekua Bizkaia, Gipuzkoa edota Araban zeukaten 155 eraman zituzten gutxienez, gehienak Ebroko frontea egon zen probintzietatik. Hala ere, kopuru hori handiagoa izan daitekela uste dute, ikertu duten dokumentazioa ez da-eta osoa; ez du lekuz aldatutakoen bizilekuari buruzko argibiderik ematen. Guztira, beraz, 1.231 zendu lekualdatu zituzten; horietatik 915 identifikatuta eta 314 identifikatu barik.

Kutxen bilketa egun bateko lana izango zela aurreikusi zuten, eta kamioia Bilbotik abiatu zen Balmasedara joateko, handik Deriora joan zen eta, azkenean, Gernikara.

Bermeo, Busturia, Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Murueta eta Muxikan lurperatuta zeuden 71 hilotz eraman zituzten Erorien Haranera, identifikatuak 10 eta identifikatu gabeak 61. Gernika-Lumotik 32, Bermeotik 16, Muxikatik 14, Markina-Xemeindik 7 eta Busturitik eta Muruetatik bana.

Bizkaitik haranera. 1959ko martxoaren 25ean egin ziren lehen lekualdatzeak Bizkaian. Guztira, 30 hildako bidali zituzten, lekualdatzeko baimena zutenak denak, eta 183 identifikatu gabeak. 30 kutxa indibidualetan ipini zituzten, eta identifikatu gabeak 13 kutxa kolektibotan. Logistika lanak errazteko, Derio, Gernika-Lumo eta Balmaseda herriak aukeratu zituzten probintziako gainerako eskualdeetatik ekarritako gorpuzkien bilgune. Derion bildu ziren Markina-Xemein, Otxandio, Durango, Arrigorriaga, Urduña, Loiu, Santurtzi eta Bilbokoak. Gernika-Lumon, berriz, Gernika, Busturia, Murueta eta Bermeotik ekarritakoak. Azkenik, Balmasedan batu zituzten Gordexola, Karrantza, Gueñes eta Balmasedakoak bertakoak.

Kutxen bilketa egun bateko lana izango zela aurreikusi zuten, eta kamioia Bilbotik abiatu zen Balmasedara joateko, handik Deriora joan zen eta, azkenean, Gernikara.

Erorien Haranera egindako lekualdaketak familien baimenarekin egin ote ziren edo, aldiz, agintariek senideei lekualdaketaren berri jakinarazi barik egin ote ziren ez dago argi. Gogoraren datuei begiratuta, azpimarragarria da identifikatu gabeak asko zirela. Lortu dituzten datuen arabera, 1.231tik 314 dira identifikatu gabeak. Bizkaitik, esate baterako, identifikatu gabeko 183 zendu eraman zituzten, % 83,6.

HITZA

04 / 11 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0