Prentsa

Prentsa

Euskararen lurralde osoan dugu babes juridiko falta

Euskararen Legeak justizia, berdintasun eta kohesio falta duela uste du Gaubekak, eta Nafarroako Gobernuak helegitea jarribehar liokeela lan deialditan euskara meritu gisa hartzearen aurkako epaiari.

Agurne Gaubeka Erauskinek (Bermeo, 1984) hartu du GarbiƱe Petriati Ijurraren lekukoaHizkuntzEskubideenBehatokiaren zuzendaritzan. Erakunde horren zereginetaz, eta berak dakartzan asmo berriez aritu da Gaubeka, baina gaurkotasunaz ere eman du bere iritzia 'Amarauna' saioan. Legediaren ezaugarriak eta herritarren kontzientziazioa lekuan-lekuan aldatu arren, oro har, euskaldunon hizkuntz eskubideak ez daudela behar bezala zainduta uste du: "Euskararen lurralde osoan dugu babes juridiko falta".Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak lan deialditan euskara meritu giza hartzearen aurkako epaiaz berriz esan du, euskararen dekretuak berez dituen ahulguneak eta zirrikituak baliatu dituztela magistratuek, eta herritarren eskubideak bermatzea nahi badu Maria Chiviteren gobernuak helegitea jarri beharko liokeela erabaki horri, lehendabiziko pauso gisara.

EITB

07 / 10 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0