Prentsa

Prentsa

Itsasoaren eta lurraren inguruan dantzatuko dute Alkartasunakoek urteko ekitaldian

Urtero legez, Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeko kideak urteko ekitaldia eskaintzeko batuko dira etzi. Taldeko gaztetxoek ekitaldia egin zuten joan den ekainean, baina oraingoan helduek ikasturtean landutako eta prestatutako koreografiak udalerriari erakusteko unea izango da.

Aurtongo ekitaldiaren izenburua Olato berde eta mendi urdinen artien dela adierazi dute taldeko kideek. Taldeko dantza maisuak hainbat koreografi berri prestatu dituela azaldu dute; iaz dantza ekitaldia egurraren inguruan oinarritu zen, baina oraingoan lurra eta itsasoaren arteko lotura irudikatu eta antzeztuko dute Alkartasunakoek. Horretarako, hainbat dantza herrikoi moldatu dituzte, ikuskizun berritzaile bat sortuz era horretara.

Gonbidatu bereziak. Guztira 50 bat dantzari igoko dira oholtzara. Ez dira ikuskizunean parte hartuko duten bakarrak izango, baina. Gonbidatu berezi modura, Bermeoko abesbatzagaz eta Ttakuntxo Txalaparta Taldeagaz ariko dira elkarlanean, eta dantzekin batera doinu bereziak nahastuko dituzte ekimenean.

Dantza ikuskizuna udalerriko Artza frontoian eskainiko dute. 22:00etan jarri dute hitzordua; sarrera doakoaizango da, eta herritar guztiei dantza taldeak prestatutako emanaldiaz gozatzera hurreratzeko gonbita egin diete.

HITZA

12 / 07 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0