Prentsa

Prentsa

Bermeo Tuna Tagging Race: atun gorria elektronikoki markatzeko lehenengo ekitaldia

Bermeo Tuna Tagging Race irailaren 21etik 23ra egingo da Bermeon, eta zientzia egiteko modu dibertigarri bat izango dela azpimarratu dute ekimenaren arduradunek, "Bizkaiko golkoan atun gorriaren egoera hobeto ezagutu ahal izateko". Ekitaldiaren antolatzailea Bermeo Tuna World Capital da, eta, oraingoan, AZTIren lankidetza zientifikoa ere izango du.
Lehendabiziko aldiz egingo da Bizkaiko golkoan atun gorria marka elektronikoarekin markatzeko kirol proba bat, arrantza kirolariei zuzenduta, eta, era berean, ingurumenaren aldeko errespetuzko balioak sustatuko ditu ekimenak herritarren artean.
Bizkaiko golkoan atun gorria markatzeko jardunaldiak agerian uzten du arrantza kirolaren sektorearen ahaleginaren balioa arrantza espezieen iraunkortasunaren alde, eta horrelako arrantza motaren zaleen eta itsasoaren biodibertsitatea eta iraunkortasuna zaintzeko arrantzaren inguruko ikerketaren harremanak sendotzen laguntzen du. Markatzeko jardunaldian zehar kirol arrantzaleek ahalik eta markaketa kopururik handiena lortzen saiatuko dira, proba irabazteko.
Probaren helburu nagusia atun gorriaren markaketa elektronikoa da (satelite bidez), AZTIko langileek jarraipena egin eta ikertu ahal izan dezan ekologiari eta tunidoen portaerari buruz Bizkaiko golkoan. Lortutako datuek ezagutza handiagoa emango dute atun gorrien stockaren egituraren inguruan eta, ondorioz, kudeaketa jasangarria hobetzen lagunduko dutela gogorarazi dute antolatzaileek.
Markatzeko jardueran tunido edo beste espezie batzuen aleak harrapatuko dira, bakoitzaren hainbat neurri hartuko dira, hala nola tamaina eta pisua, uraren tenperatura neurtuko da, eta markaketaren beraren data eta kokapena hartuko dira. Arraina marka batez identifikatu eta gero, itsasora itzuliko da. Ondoren, berriro harrapatzen badute, datu biologikoak hartuko dira berriro ere (neurria, pisua eta sexua), ingurunekoak (tenperatura eta kokapena) eta berrarrapaketarenak (data eta kokapena).
Informazioa satelite bidez
Markaketa konbentzionala oso baliagarria da populazioak oro har mugitzeko dituen joerak behatzeko (adibidez, markaketan eta harrapaketan duen kokapena), baina metodo horrek ez du informaziorik ematen eskala tenporaletan (hau da, arraina nora joan zen askatu eta berrarrapatu eta gero), ezta beste xehetasunik ere portaera indibidualari buruz. Horregatik, Bermeo Tuna Tagging Race-k nobedade bat dakar: marka elektronikoak animaliatik askatzen dira, lur azalerara igotzen dira eta, satelite bidez, informazioa bidaltzen die ikertzaileei; ondorioz, marka horietarako ez da beharrezkoa berrarrapaketa egitea. Gainera, marka elektronikoek informazio zehatzagoa eta zabalagoa ematen dute, eta horrek tunidoen ulermen biologiko handiagoa ahalbidetzen du, eraginkortasunez ebaluatu eta antolatzeko.
Zientzialariek erabilitako informazioarekin espezie horren biologiaren hainbat alderdi kalkulatu ahal izango dira, hala nola, populazioaren tamaina, hilkortasun tasak, banaketa geografikoa, migrazioak eta migrazio tasak, hazkundea eta portaera. Lortutako datuek ezagutza handiagoa emango dute atungorrien stockaren egituraren inguruan eta, ondorioz, kudeaketa jasangarria hobetzen lagunduko dute.
Apunta zaitez
Ekitaldian parte hartu dezaketen ontzien kopurua mugatua da eta horiek hautatzeko oinarria izango da atun handietan, maraketan edo spinnigean dituen esperientzia. Gainera, arrantzarako ekipamendu egokiak eduki beharko dituzte (arrain handietarako kanaberak eta txirrikak).
Interesa duten parte hartzaileek abuztuaren 27a baino lehen eman behar dute izena. Hurrengo astean jakinaraziko zaie interesdunei inskripzioa onartu den ala ez. 25 euro izango da tripulatzaile bakoitzeko (tripulatzaile bi gutxienez ontzi bakoitzean), eta onartutako ontziek baino ez dute ordainduko.
Zaindu beharreko espeziea
Atun gorria gehiegi esplotatu zen 1990etik 2008ra bitartean, bere arrantzaren gainean egin zen presio indartsuaren ondorioz. Urte horretatik aurrera, hein handi batean agintaritza politikoek eta kudeatzaileek hartutako neurrien ondorioz (horien artean ICCAT-Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordeak atun gorria lehengoratzeko ezarritako plana), egoera hobetu egin da eta populazioa berreskuratu da. Markatzeko ekintza honen helburu handietako bat da atunaren biologian sakontzea ahalbidetuko duten datuak jasotzen jarraitzea eta atun gorria kudeatzeko neurrien eraginkortasuna areagotzea ere bai.

EL CORREO

14 / 08 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0