Prentsa

Prentsa

Alkartasuna Dantza Taldeak urteko ekitaldia eskainiko du

Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeko kideek urteko ekitaldia eskainiko dute zapatuan. Bermeoko Artza frontoian egingo dute, 22:00etan hasita.
Arduradunek azaldu dutenez, urte honetako ekitaldia berezia izango da. Lehenengo aldiz, gai batean oinarritutako ikuskizuna sortu dutela azaldu dute. Hortaz, ekitaldi desberdin eta berritzaile bat eskainiko dute, dantzak eta musika gustukoa duten guztien gozamenerako.
Emanaldi berezi horretarako aukeratu duten gai nagusia egurra izango da, eta horrela, ekitaldiari Egurre izena jartzea erabaki dutela azaldu dute. Beraz, eskainiko dituzten dantzetan egurrak berebiziko protagonismoa hartuko du: ikuskizuneko dantza guztietan egurrezko tresnak erabiliko dituzte. Ez hori bakarrik, musika aldetik txalapartaren soinuak emango die bizitza dantzei, giro ederra sortuz prestatu duten emanaldirako.
Ikuskizun ahaztezina
50 dantzari eta musikari inguru bilduko dira ikuskizun ahaztezina eskaintzeko. Sarrera doakoa izango dela jakitera eman dute dantza taldeko ordezkariek, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldia ikustera.

HITZA

12 / 07 / 2018

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0