Prentsa

Prentsa

Helmugak proiektuko kideak gustura dabiltza Canada BC Bike Race lasterketan

Joan den asteko eguenean atera ziren bertotik, eta Loiuko aireportuan hegaldia atzeratu eta horrek bidaian atzerapena eragin bazien ere, umore onez hartu zuten gertaera, eta azkenean Canada BC Bike Race lasterketara ondo ailegatu ziren. Proba gogorra dela esan zuten joan aurretik, eta lehenengo lau etapak egin eta gero, 'ametsetako ibilbideak' egiten ari direla esan dute. 'Oso leku politetatik gabiltza', esan du Ander Txakartegi berriatuarrak.
Txakartegigaz batera ondokoak ari dira proba egiten: Xabat Arrate (Markina-Xemein), Iban Amias (Ispaster), Oier Aurrekoetxea (Bermeo) eta Joseba Albisua (Zumarraga).
Joan aurretik esan bazuten ere, boztak batera ari dira ibilbidea egiten. 'Denok batera gabiltza, eta oso-oso gustura gaude'.
Proba amaitzeko beste hiru etapa geratzen zaizkie. Azkena, gainera, 'gogorrena' izango zela iragarri zuten.

HITZA

12 / 07 / 2018

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0