Prentsa

Prentsa

Euskaraldiak argazki lehiaketa egingo du Arrain Azokan

Euskaraldiak bere txokoa edukiko du Bermeoko 24. Arrain Azokan. Argazki lehiaketa baten bidez, Euskaraldia eta azoka batzeko asmoa daukate antolatzai- leek.
Horrela, barikuan 17:00etan emango diote hasiera lehiaketari. Instagram bidez bakarrik parte hartu ahalko da, eta igotako argazkietan #arrainazoka18 eta #euskaraldiabermeon traolak erabili beharko dira. Originaltasuna eta euskararen ulermena sarituko dituzte antolatzaileek, eta 16 urtetik gorakoek bakarrik parte hartu ahal izango dutela jakinarazi dute.
Domekan 12:00etan amaituko da argazkiak Instagramera igotzeko epea, eta sari banaketa 14:00etan egingo da Euskaraldiak Arrain Azokan izango duen erakusmahaian, irabazleentzako "ezustekoak" banatuz.
Zabalkundea
Antolatzaileen arabera, argazki lehiaketa Euskaraldia "jende gehiagorengana" heltzeko prestatu dute, eta ekimena batez ere gazteengana gerturatzeko asmoagaz egin dute: "Askotan gazteengana iristea gaitza izaten da, baina sare sozialetan egindako lehiaketa baten bitartez horien artean zabaltzea bilatzen dugu".

HITZA

17 / 05 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0