Prentsa

Prentsa

Gonzalo Nardiz saria irabazi du Serratsek

Serrats arrain kontserben enpresa bermeotarra izan da 2018ko Gonzalo Nardiz sarituetako bat. Euskal Herrian, eta zehazki Bermeon izan duen ibilbide profesionalagatik irabazi du saria.
Lehen sektorean edo euskal nekazarien munduan ibilbide profesional eredugarriak izan dituztenen aitortza eta balioespena goratzen dute sariek. Epaimahaiaren arabera, "aberastasuna sortzea, bertako lehengai- ak erabiltzea, berrikuntza eta enplegu sorrera" izan dira enpresaren filosofiaren parte, eta hori saritu nahi izan dute.
Enpresa 1890. urtean eratu zen, Jose Serratsek industria Bermeon finkatu zuenean.
Frantziatik etorritako kontserbazio teknika berriak erabili zituen Serratsek, eta horiekin landutako produktuak azkar sartu ahal izan zituen Europako merkatuetan, baita Ipar Amerikako merkatuetan ere.
Hasiera batean, antxoa gatzetan eta antxoaren erdikontserbak baino ez zituzten egiten, baina denbora pasa ahala, egindako lana dibertsifikatu eta eskainitako produktu sorta handituz joan dira, eta gaur egun, antxoak ez ezik, hegaluzea, muskuiluak eta berberetxoak ere erabiltzen dituzte.
Enpresak "arrantza tradizionala errespetatzen duela" uste du epaimahaiak, "kontserbak artisautzako prozesu bati jarraituta" egiten dituzte eta.
Berritzaileak
Era berean, "teknologia berritzaileak" erabiltzen dituztela nabarmendu dute, eta MSC arrantza iraunkorraren egiaztagiria daukala kontserben enpresak, ingurumenaren eta jasangarritasunaren alde apustu egiten duten enpresei eskainitako egi- aztagiria.

HITZA

17 / 05 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0