Prensa

Prensa

Bermeoko Udal gobernuak balantze positiboa egin du

Legegintzaldiaren lehen hilabetetan egindako lana baloratu du Abaroak

Udal hauteskundeetarako programan hiru helburu estrategikotan zehaztu zituen EAJk. Eta Bermeoko Udaleko makila lortuta, eta lehen 150 egunak pasata orduz geroztik, Aritz Abaroa alkateak euren jardunaren gaineko balantze positiboa egin zuen atzo. Bizi kalitatea, herri bizia eta kudeaketa arduratsua izan ziren udal gobernuaren jomugak. Azkenaldian egindakoen errepasoa egin zuten, 21 ekimenen gaineko informazioa emanez. Mugikortasuna, Sollubeko tunelak, ekonomia garapena, gizarte zerbitzuak, garbitasuna edota turismoa bezalako ekimenetaz aritu zen.

Abaroak baloarean jarri zuen egindako lana. Lehendabizi, Bermeo garbi mantentzeko. Hidrogarbigailu bat ekarri izanaz mintzatu zen, baina baita “kontzientzia sortzaile” izango diren bi langileen kontratazioaz ere. Azken biek herritarrak kon-tzientziatzeko lana egingi dute, “sastarrak batzeak baino, hobeagoa delako ez sortzeak”. Garbitasun integralari buruzko ekintza plana enkargatu dutela azaldu zuen, baita herriko kontenedoreak ere aurki berriztuko direla.

Argiteria hobetzea -San Miguel eta Arenen-, Gurutze Gorriarekin lankidetza hitzarmena, etxeetako su-detektagailuak-500 inguru jarriko dira Alde Zaharrean- eta Areneko kiroldegiaren larrialdietarako eskaileraz ere mintzatu zen, eginak edo aurki egiteke direnak. Mugikortasunari dagokionez, bestetik, Bizkaibus zerbitzuaren gabeziak aipatu zituen, Bermeo eta Bilbo areko loturan. “Aldundiarekin harremanetan gaude, proposamenak prestatu ditugu Udaleko hiru alderdiek -EAJaz aparte, EH Bildu eta Guzan- eta erantzunaren zain gaude. Sollubeko tunelei dagokienez, “Aldundiarekin kontaktuan” daudela zehaztu zuen alkateak, “erakundeen arteko lankidetza” goraipatuz. Eta, azkenik, Zarragoitxiko irisgarritasuna bermatuko duen obra aurki egingo dela azaldu zuen. “Kontratua esleitutam lanak laster hasiko dira”, zehaztu zuenez.

Azkenik, turismoa, kultura eta kirola eta kudeaketa arduratzuaz mintzo zen. Gaztelugatxerako bisitaldi gidatuak eta ibilbide geologikoak martxan jartzeaz gain, Artza frontoiko hobekuntzak, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuan egiten ari diren auditoria eta izan zituen hizpide, besteak beste.

DEIA

22 / 11 / 2019

Otras noticias

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0