Prensa

Prensa

Bi pertsona atxilotu dituzte Bermeon, droga saltzeagatik

32 eta 42 urteko bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak Bermeon, ustez herrian droga saltzen zutelako. Atxilotutako bikotearen etxea miatu dute poliziek, eta bertan 120 gramo metadona, hiru heroina-dosi eta droga saltzeko materiala zutela esan dute. Bost ordenagailu eta bi tableta be eraman zituzten ertzainek miatu zuten etxetik.

Ertzaintzak zabaldu duenaren arabera, urrian jakin zuten Bermeon heroinaren kontsumoak gora egin duela, eta ikerketa hasi zuen poliziak. Atxilotutako gizonezkoari egindako jarraipenaren ondorio izan da atzoko polizia operazioa, eta haren bikotea ere atxilotu dute operazio horren baitan. Bi atxilotuak epailearen aurrera eramango dituzte, droga saltzearen delitua leporatuta.

HITZA

21 / 11 / 2019

Otras noticias

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0