Prentsa

Prentsa

'Uda batez Kurdistanen' landuko du Bermeoko irakurleen txokoak

Arrate Egaña idazleak dinamizatutako saioa 18:30etik 20:00etara izango da, bihar, udal liburutegian

Azaroaren hirugarren eguena da bihar, eta horregaz batera dator hilabete honetako irakurleen txokoa. Bihar, Zekine Turkeriren Uda batez Kurdistanen liburua landuko dute parte hartzaileek.

Arrate Egaña idazleak dinamizatutako saioa 18:30etik 20:00etara izango da udal liburutegian. Aurtengo egitarauan zortzi liburu irakurtzea aurreikusita daukate; hilabete honetakoa bigarren  liburua da. Euskal literaturagaz batera, literatura unibertsala ere jorratuko dute, betiere, euskaratutako liburuak hartuta.

2014. urteko udan Irakeko Kurdistanera egindako bidaia kontatzen du Zekine Turkeri kazetariak Uda batez Kurdistanen liburuan. Kurduen burujabetze urratsen lekuko izatekotan abiatu zena, ordea, Estatu Islamiarraren erasoaldiaren lekuko eta gerra kronikari bihurtuko zen.

BUSTURIALDEKO HITZA

14 / 11 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0