Prensa

Prensa

Bizkaiko Txapelketa Ondarroan erabakiko da

Bizkaiko Txapelketa lehiatuko dute asteburuan, Ondarroako uretan. Zapatuan sailkapen estropadak jokatuko dituzte, 16:00etatik aurrera, eta domekan 12:00etan hasiko da finalen lehia. Hain zuzen, maila bakoitzetik bost talde sailkatuko dira finalera.

Gizonen gazte mailan zazpi ontzi ariko dira, eta horietako bat izango da Bermeokoa. Gizonen absolutu mailan 11 talde uretaratuko dira, eta horietako hiru izango dira Bermeokoa, Mundakakoa eta Elantxobekoa. Nesketan, berriz, sei lehiatuko dira eta horietako bat da Mundaka.

Trainerilla liga. Aurreko asteburuan Lekeition erabaki zen Bizkaiko Trainerillen Liga; 5. eta 6. jardunaldian lehiatu zituzten. Gizonen absolutu mailan, Ondarruk irabazi du liga, 103 puntugaz. Atzetik hiru puntura geratu da Bermeo A, eta Isuntza A lau puntura. Bermeo C eta Isuntza B bosgarren eta seigarren sailkatu dira, 66 eta 65 puntugaz, hurrenez hurren. Hala, 63 puntugaz zortzigarren amaitu du Bermeo Bk. Talde mundakarrak, berriz, hamabigarren eta hogeitabatgarren geratu dira; Mundaka Ak 45 puntu bildu ditu ligan, eta Mundaka Bk 15. Elantxobe, berriz, hamabosgarren sailkatu da, 28 puntugaz.

Emakumezkoetan Deustu A izan da ligako onena, 70 puntugaz. Ondarru A (51 puntu) eta Isuntza B (38 puntu) sailkatu dira bigarren eta hirugarren. Jarraian, Mundaka A eta Isuntza A sailkatu dira, 32 eta 29 puntugaz, hurrenez hurren. Ondarru B (25 puntu) zazpigarrena izan da eta Mundaka B azkena (8 puntu).

Mutilen gazteetan Arkote nagusitu da, 65 puntugaz; hiru puntu gutxiago bildu ditu Deustu Ak eta Itsasoko Ama hirugarrenak 53 puntugaz amaitu du liga. Laugarrena izan da Bermeo, 49 puntugaz, eta jarraian, puntu bat gutxiagogaz amaitu du Isuntzak.

HITZA

17 / 05 / 2019

Otras noticias

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0