Prentsa

Prentsa

Zahartze prozesu osasuntsuari buruz ariko dira bihar, Bermeon

Neurolagun elkarteak zahartze prozesu osasuntsuari buruzko doako hitzaldia eskainiko du bihar, 19:00etan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan.
Arlo ezberdinetako hainbat adituk hartuko dute parte solasaldi horretan, hitzaldia lau zatitan banatuz. Hala, hitzaldiari hasiera emateko, Juanma Encinas Basque Center for Neuroscienceseko Ikerbasque ikerketa irakasleak neurogenesiari buruz hitz egingo du; alegia, pertsona helduetan ematen den neurona berrien sorrerari buruz.
Encinasen ostean, Jesus Mari Cortes Ikerbasque ikerketa irakasleak pertsona heldu eta osasuntsu baten burmuinaren itxura eta funtzionamendua zelakoa den azalduko du.
Bestalde, pertsona heldu osasuntsuetan gertatzen den funtzionamendu neuropsikologikoaz ariko da Laiene Olabarrieta psikologoa.
Hitzaldiagaz bukatzeko, lehen mailako arreta osasuneko prebentzio eta gaixotasun kronikoei buruz hitz egingo du Gontzal Grandes lehen mailako arreta guneko sendagile eta Bizkaiko lehen mailako arreta ikerketa unitatearen koordinatzaileak.

HITZA

13 / 06 / 2018

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0