Prentsa

Prentsa

Bermeok bi bandera lortu ditu Bizkaiko Trainerilla txapelketan

Gazte eta nagusi mailako mutilek irabazi dute sari nagusia. Isuntzako mutil nagusiek hirugarren amaitu dute. Mutriku hirugarren sailkatu da federazio sarianAsteburuan Ondarroako uretan jokatu den Bizkaiko Trainerilla Txapelketan bandera bi lortu dituzte Bermeo Arraun Elkarteko arraunlariek. Banderak, hain zuzen ere, mutilen gazte eta nagusi mailetan irabazi dituzte. Lekeitioko Isuntza Arraun Elkartekoek, beste alde batetik, brontzezko domina lortu dute mutilen nagusi mailan.
Finalari dagokionez, Bermeoko arraunlariek 14 minutu eta 55,07 segundo behar izan zituzten gazte mailako estropada irabazteko. Atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Deustu, Zierbena, Elantxobe eta Isuntzako ontziak.
Nesken absolutu mailan, berriz, Kaikuren ontzia izan zen azkarrena. 3.500 metroko estropada amaitzeko 16 minutu eta 36,52 segundo behar izan zituzten. Atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Deustu, Arkote, Lutxana eta Isuntza.
Mutilen nagusi mailan, azkenik, 13 minutu eta 50,45 segundo behar izan zituzten bermeotarrek. Atzetik sailkatu ziren Zierbena, Isuntza, Itsasoko Ama eta Ondarroa.
Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa, aldiz, Mutrikuko uretan jokatu da asteburuan. Oriok, Zarautzek eta Getariak irabazi dituzte banderak, hurrenez hurren, nagusi mailan mutiletan, absolutu mailan nesketan eta gazte mailan mutiletan.
Federazio sariko estropada, berriz, Zarauzko nagusi mailako mutilek irabazi dute. Atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren, Zumaia, Mutriku eta San Pedro.
Ziaboga onenaren saria, aldiz, hiru arraunlarik jaso dute. Gazte mailan mutiletan Zarauzko Ander Mayok irabazi du saria, absolutu mailan nesketan Orioko Nadeth Agirrek, eta nagusi mailan mutiletan Orioko Gorka Aranberrik.

HITZA

22 / 05 / 2018

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0