Prentsa

Prentsa

Besalde elkarteak Saharara bidaltzeko 6.306 kilo jaki batu ditu Busturialdean

Elikagaiez gain, partikularren diru laguntza ere jaso dutela azaldu dute Besaldekoek; 290 euro, hain zuzen. Sahararen aldeko euskal karabana otsailaren 24an abiatuko da, BilbotikBesaldek, Bermeoko Sahararen aldeko elkarteak, janari ugari batu du Busturialdean, Sahararen aldeko Euskal Karabana Solidarioaren bitartez. Elkarteko ordezkariek jakitera eman dutenez, 6.306 kilo jaki batu dituzte, hain zuzen ere.
Bermeo, Busturia, Mundaka eta Gernika-Lumoko denda eta hezkuntza zentroetan, Muxikako eskolan, eta Gautegiz Arteagako eskolan egin dute aurten jaki bilketa.
"Oso pozik" agertu dira Besaldekoak eskualdeko herrietako bizilagunek emandako erantzunarekin, eta eskerrak eman gura dizkiete aipatu kanpainan parte hartu duten norbanako, elkarte, denda, enpresa, hezkuntza zentro eta udal guztiei. Era berean, eskerrak eman dizkie Caritas eta Ongi etorri errefuxiatuak Busturialdea plataformari, Salica arrain enpresari, Bermeoko Ospitale Psikiatrikoari, komunikabideei, kaxak eta kamioia kargatzen lagundu duten guztiei, eta parrokiei; bereziki, Bermeoko San Frantzisko komunitateari, jakiak biltzeko lokala uzteagatik.
Elikagaiez gain, partikularren diru laguntza ere jaso dute, 290 euro, hain zuzen ere. Sahararen aldeko euskal karabana otsailaren 24an abiatuko da, Bilbotik. Bildutakoa Aljeriako kanpamentuetara eroango dute. Piztu Itxaropena kanpainaren helburu nagusia herri sahararrera ahalik-eta elikagai kopuru handiena eroatea da, errefuxiatuen kanpamentuetan duten elikagai falta asebetetzekotan.

HITZA

14 / 02 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0