Prentsa

Prentsa

2018ko Independentzia Eguna martxoaren 18an Larrabetzun

Aurtengo Independentzia Eguna Larrabetzun aldarrikatuko da martxoaren 18an, Independentistak Sareak eta larrabetzuko herritar independentisten batzordeak bultzatuta. Iaz Bermeon ospatu zen eta bertan jaso zuen Larrabetzuk lekukoa eta aurtengo ospakizuna antolatzeko konpromisoa. Egun osoko egitaraua izango da eta hausnarketa politikoa, aldarrikapena eta jai giroa uztartuz, burujabetza izango da eguneko gai nagusia.
Euskal Herriak bere etorkizuna eraikitzeko ezinbestekoa du bere buruaren jabea izatea. Aldi berean, garbi dago espainiar eta frantziar Estatuen egituren barruan ez dugula inolako burujabetza aukerarik eta menpekotasunak gure etorkizun politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala hipotekatzen dituela. Beraz, alternatiba bakarra geure estatu propioa eratzea da.
Euskal Estatuaren inguruan hausnarketa sakon eta konpartitua egiteko ordua iritsi da. Behar dugun estatu demokratiko eta sozial horren egiturak eztabaidatzen, adosten eta gauzatzen hasi behar dugu. Martxoaren 18an Larrabetzun aldarrikatuko den Indepedentzia Egunak horren irudikapena izan gura du. Gaur egun posible da Frantzia eta Espaniarekiko menpekotasunetik kanpo bizitzea. Egunerokoan, Euskal Herri osoan, hainbat arlotan, independenteak bagina legez jarduten dugu, hainbat eredu praktiko ditugu hizkuntzari, kulturari, hezkuntzari, sozioekonomiari, energiari, feminismoari, elikadura burujabetzari edota integrazio kulturalari dagokionez.
Bere buruaren jabe izango den Euskal Herria irudikatuko da martxoaren 18an Larrabetzun. Euskal Herri osotik etorritako arlo askotako eragileak bilduko dira, bakoitzak bere jarduna erakutsiko du, herritarrok jabetu gaitezen independentziaz ari garenean ez garela kontzeptu abstraktu edota ukiezin bati buruz ari, baizik eta lorgarria den ezinbesteko helburu kolektibo bati buruz.
Era berean, aurtengo Independentzia Eguna baliatuko da independentista izatearen beharra eta harrotasuna aldarrikatzeko, argi baitugu demokrazian eta justizian oinarritutako herria lortzeko hautu bidezkoena independentista izatea dela.
Martxoaren 18an Larrabetzun, biharko Euskal Herria gaur egun badela erakutsiko da, egun osoko egitarau baten bitartez.

BILDU

19 / 01 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0