Prentsa

Prentsa

Busturialdeko enpresatan trebatzeko 10 beka eskainiko jakez bertako gazteei

Busturialdeko gazteek eskualdeko enpresatan trebatzeko aukera eukiko dabe, beste urte batez, "Lana bilatzea, lana da" programari eta Gaztedi Busturialdea egitasmoari esker. Eskainiko diran 10 formazio beken bitartez, ikasitakoa praktikan ipintzeko eta lehen lan esperientzia ordaindua izateko aukera eskainiko jakee 25 urtetik beherako eskualdeko gazteei.
"2014tik hona zonaldeko 35 gaztek burutu dabez euren praktikak Busturialdeko beste horrenbeste enpresatan eta horietako asko, gainera, lanean geratu dira bekak amaitu eta gero", ziurtatu dabe "Gaztedi Busturialdea" egitasmoa bultzatzen daben udaletatik. Bekak gehienez sei hilabetez benetazko lan merkatura hurreratzeko eta prestakuntza eta lana buztartzeko aukera emoten dabe; hau da, eskualdeko enpresatan lanekoak ez diran praktikak egin ahal izango dabez.
Bekaren zenbatekoa hilero 460 eurokoa izango da eta hilabete bakotxaren amaieran jasoko da. Bekadunari, ganera, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean alta emongo jako, lanekoak ez diran praktiken kotizazio-kontuaren kodean. Programan parte hartu gura daben gazteek Lanbiden izena emon edota eskualdeko gazteria zerbitzuetako bulegoetara jo beharko dabe.

EL CORREO

18 / 01 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0