Prentsa

Prentsa

Irakurleen txokoak "Intimitatea" liburua landuko du bihar

Urtarrileko hirugarren eguenagaz batera iritsiko da beste behin ere Bermeoko irakurleen txokoa. Antolatzaileek azaldu dutenez, hilabete honetan, Hanif Kureishi idazlearen Intimitatea liburua izango dute aztergai. Oraingoan, euskarara itzulita dagoen liburu bat aukeratu dute taldean lantzeko.
Irakurleen txokoko parte hartzaileak bihar batuko dira, horrenbestez, udal liburutegiko 3. solairuan, ohi legez, 18:30etik 20:00etara.
Hilero modura, udal liburutegian bertan eskatu ahal izango da irakurri beharreko liburua, eta hitzordura irakurrita eroan beharko da. Hori eginda, aurten dinamizatzaile lanak egiten ari den Arrate EgaƱa idazleagaz batera liburua lantzeko aukera edukiko dute.
Bikoteen bizipenak eta pertsonen izatearen zirrikituak arakatu ditu Hanif Kureishi idazleak Intimitatea liburuan. Liburuko protagonistak den-dena daukala dirudi, emaztea eta bi seme-alabak barne; bizimodu erosoa, hain zuzen. Hala ere, familia ereduaren porrota kontatzen duen liburua da Intimitatea.
Maitasuna arautzen ez denean, merkatu sistema librearen antzera, burtsak bezala, gainbehera datorrela kontatzen da liburuan. Sistema kapitalistaren porrota edo merkatu librearen porrota legez, protagonista merka- tu librean dabil. Bikotekideak, berriz, besteekiko ardura eta autodiziplina lantzen ditu, sakrifizioa.
Irakurleen txokoaren bitartez, literaturari buruzko solasaldiak indartu eta euskal literatura eta idazleen lana ezagutzera eman nahi du Bermeoko Udalaren Euskara Sailak.

HITZA

17 / 01 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0