Prentsa

Prentsa

Jaiotza jartzeko irteera egingo du Sollube mendi taldeak, bihar

Urteroko hitzorduari eutsiko dio Kontzezio Egunean Bermeoko Sollube 707 mendizale taldeak. Hutsik egin barik, hortaz, jaiotza jartzera joango dira Burgo mendira.
Hala, mendizaleek irteera antolatu dute biharko; 09:00etan jarri dute ordua, Atalde kaleko Artike enparantzan. Handik elkarrekin egingo dute Burgorako bidea.
Gurasoek seme-alabekin batera egiteko irteera "polita eta erraza" dela azaldu dute mendi taldekoek. Hainbat izaten dira, gainera, urtero parte hartzera ani- matzen diren ume eta nagusiak, "elkarrekin, ondo pasatzeko aukera ematen baitu".
Txistorra jana
Mendi tontorrera igota, ikurrina altxatu eta jaiotza jarriko dute; ondoren, indarrak berreskuratzeko txistorra jana egingo dutela azaldu dute antolatzaileek. Eguraldi ona eginez gero, Burgon bertan egingo lukete txistorrada. Euria egingo balu, baina, Mañuko frontoira jaitsi, eta han egingo luketela esan dute.
Familian egiteko irteera polita dela iritzita, herritarrak animatu dituzte parte hartzera.

HITZA

07 / 12 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0