Prentsa

Prentsa

Paul Austerren "Sunset Park" liburuaz ariko dira ostegunean Bermeoko Irakurleen Txokoan

Irakurleen Txokoa ekimenaren beste saio bat izango da Bermeoko Udal Liburutegian ostegunean, azaroaren 16an, eta Paul Auster idazle estatubatuarraren "Sunset Park" liburuaz arituko dira bertaratutakoak. Saioa arratsaldeko 18:30ean hasiko da eta Arrate Egaña idazleak dinamizatuko du.
"Sunset Park" liburuak azken depresio ekonomikoaren baitan New Yorkeko gazte batzuek bizitzan aurrera egiteko egiten duten ahalegina kontatzen du. Maitasun debekatuak, zorigaiztoak, belaunaldien arteko etenak, krisi sozial nahiz pertsonaletan aurrera egiteko baliabideak, New York eta Austerren eleberrietan ohikoak izaten diren hainbat osagai ditu kontakizunak.
Egitura bera ere jostagai izan du idazleak. Itzal-argiak ditu kontakizunak, alegia, ez da dena iluntasuna eta ez da dena argitasuna. "Maitasunaren indarra eta beharra antzematen da gertaeren eta pertsonaien hautu eta ibileren azpitik", adierazi dute Bermeoko Udaletik.
Irakurleen Txokoan parte hartu nahi duenak liburutegian eskatu behar du liburua, eta saioaren egunerako irakurri. Irakurle Txokoan hilean behin interesa duten pertsonak biltzen dira, eta euskaraz sortuta edo itzulita dagoen liburu bati buruz hitz egiten dute. Dinamizatzailearekin batera talde giroan izaten diren saio hauetan, literaturari buruzko solasaldiak indartu eta euskal literatura eta idazleen lana ezagutzera eman nahi da.

DEIA

14 / 11 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0