Prentsa

Prentsa

Bigarren sukalki gozoena, Bilbaorena

Zapatuan jokatu zen Armintzan Bizkaiko Sukalki Txapelketa. Harategia Baserri izeneko kazolagaz, Xabier Bilbao eta Jabier Fernandez bermeotarrek jaso zuten bigarren saria. Zilarrezko kazola eta 300 euro jaso zituzten. Lehenengo saria Mungiako kuadrilla batek irabazi zuen, eta hirugarren saria Gamiz-Fikara joan zen. Txapelketara Bizkaiko onenak aurkezten direla esan du Bizkaiko txapeldunordeak. Aurten, 38 parte hartzaile egon dira, eta maila "oso altua" egon dela nabarmendu du. "Parte hartzaileek 300 eta 400 euro artean gastatzen dituzte. Guk, oraingoan, 250 euro gastatu ditugu", esan du Bilbaok.

HITZA

17 / 10 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0