Prentsa

Prentsa

Arrate Egaña idazleak zuzendutako dau Bermeoko aurtengo "Irakurleen txokoa"

Bermeoko Joxe Miel Barandiaran Udal liburutegiak eta Euskera sailak antolatzen daben "Irakurleen txokoa"ren etapa barria datorren eguenean inauguratuko da, eta Arrate Egaña idazlea izango da ekimenaren dinamizatzailea. Irakurleen txokoaren bitartez, hilean behin, interesa dauken pertsonak batzen dira eta euskarazko liburu bati buruz hitz egiten dabe.
Saioak zuzentzeko, hain zuzen be, aditu baten laguntza izaten dau taldeak eta partaide bakotxak liburu horren gaineko iritzia azaltzen dau. "Irakurleen txokoa"ren etapa berri honetan, taldea, "hilero, hileko hirugarren eguenean batuko da, 18:30etik 20:00etara", zehaztu dau Juan Karlos Agirrek, Bermeoko Udaleko Euskera saileko zinengotziak.
Ikasturte bakotxean zortzi liburu irakurri eta lantzen dabez partehartzaileek. "Hogehi bat lagun inguruko talde egonkorra osotzea lortu dogu, baina taldea zabalik dago jende barria hartzeko" animatzen dabe partehartzera.
Hileroko dinamikaz gain, idazleakaz topaketak eta solasaldiak egiteko aukera be zabaltzen da ikasturtearen buruan. "Idazleen lana lehen eskutik ezagutzeko aukera ezin hobea eskaintzen dabe eta oso interesgarriak izaten dira", ziurtatu dabe Udaleko Euskera sailetik.
"Irakurle txokoaren" helburuak dira "euskarazko literaturaren irakurzaletasuna sustatzea, euskaraz idazten daben idazleek ezagutzera emotea eta guztiok gustura egotea, eta partaideen eta dinamiza-tzailearen arteko konfiantza giroa sortzea", azaldu dabe iturri berdinek.
Lehenengo saioan ipuin labur bat irakurri eta komentatuko da, "eta, ondoren, ikasturtean zehar landuko doguzan liburuak erabakiko doguz, guztion artean", aurreratu dau Arrate Egaña dinamizatzaileak. Interesatuak aurretik emon behar dabe izena, herriko bibliotekan.

EL CORREO

17 / 10 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0