Prentsa

Prentsa

Bizkaiko hondartzak egokiak direla iritzi dute aurten ere erabiltzaileek

Inkesten arabera, Bizkaiko hondartzek 7,85 puntuko kalifikazioa lortu dute. Hondartzetako segurtasunak jaso du nota onena. Mendexako Karraspiok lortu du hirugarren nota onenaBeste urte batez, Bizkaiko hondartzak egokitzat jo dituzte erabiltzaileek. Izan ere, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak egindako inkestan parte hartu duten herritarrek 7,85eko kalifikazioa eman diete bertoko hondartzei. Gorlizek jaso du notarik onena (9,18), Plentziak bigarren onena (8,87) eta Mendexako Karraspiok hirugarrena (8,59).
Atal ezberdinen artean, segurtasuna azpimarratu dute, 8,68ko nota emanez. Hala, inkestan parte hartutakoen arabera, Gorliz (9,18), Arrigunaga (9,01) eta Bermeoko Aritzatxu (8,93) dira hondartzarik seguruenak. Eta segurtasun horren barruan, sorosleen zerbitzua, bainurako segurtasuna eta hondartzainen eraginkortasuna nabarmendu dituzte.
Bizkaiko hondartzak seguruak ez ezik, garbiak ere badirela uste dute erabiltzaileek; hain zuzen, Aritzatxu, Laga eta Karraspio hondartzak dira garbienak haien ustez.
Gainera, hondartzetako zerbitzu eta ekipamenduak ere ontzat jo dituzte. Bataz beste, 7,31 puntuko kalifikazioa lortu du atal horrek, baina badira nota hori gainditu duten zenbait hondartza: Aritzatxu (8,99), Isuntza (8,25) eta Gorliz (8), kasuan kasu.
Bestalde, eraginkortzat jo dituzte umeentzako eskumuturrekoen zerbitzua zein surflariak eta bainulariak bereizteko banderen sistema.
2.443.533 erabiltzaile
Bizkaiko hondartzek 2.443.533 lagun hartu dituzte ekainaren 1ean hasi eta irailaren 30ean bukatu den denboraldian, eta horien artean, 6.959 pertsona artatu behar izan dituzte Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuko beharginek.

HITZA

11 / 10 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0