Prentsa

Prentsa

Literaturarekiko zaletasuna biztuteko Kontalekua Bermeon

Haurren artean literaturarekiko zaletasuna biztuteko Kontuleku espazioa zabalduko dabe Bermeon, urriaren 3tik aurrera. Ekimena hiru eta sei urtera arteko umeei zuzenduta dago, eta liburuekiko maitasuna sustatzeaz gain, ahozko literaturaren eta irudimenaren munduari esker, haurren eta gurasoen arteko harremanak sendotu gura dira.
Kontuleku tailerra urriaren 3tik azaroaren 28ra egingo da Joxe Miel Barandiaran Udal Liburutegian; martitzenetan izango da eta guztira bederatzi saio izango dira. Bi talde antolatuko dira: alde batetik, hiru eta lau urteko haurren taldea (17:15-18:15), eta, bestetik, bost eta sei urtekoena (18:15-19:15). Talde bakotxean zortzi umek parte hartu ahal izango dabe, beti be guraso bategaz. Landuko diran alorren artean, afektibitatea, psikomotrizitatea, estimulazio goiztiarra eta harremanak dagoz, besteak beste. "Gurasoek beren seme-alabakaz bizipenak partekatzeko hainbat baliabide aurkituko dabez espazio honetan. Soinu jolasak, jolas lirikoak eta antzerkia antolatuko dira, besteak beste, gaineratu dabe. Egun bakotxean jarduera eta gai desberdinak jorratuko dabez, eta gurasoei, bibliografia eta etxean lantzeko jarraibideak emango deutsiez. Kontalekuan parte hartu gura dabenek izena emon behar dabe aurretik, Bermeoko liburutegian.

EL CORREO

14 / 09 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0