Prentsa

Prentsa

Bermeoko jaietan, errefuxiatuak ere gogoan

Ongi etorri errefuxiatuak plataformaren txanda da gaur Bermeoko txosnan. Errefuxiatuen egoera azaltzeko argazki erakusketa jarri dute, eguraldi onagaz, gainera, zenbait argazki Lamerara atera dituzte, eta eguerdian herritar asko hurbildu dira horiek ikustera.
Lamerara zabaldu dute erakusketa
Arratsaldean, berriz, Senegaleko musika entzun bitartean, janari palestinarra dastatzeko aukera edukiko dute bertaratutakoek.
Horrez gain,umeentzako tailerrak, mikroantzerkiak, mus txapelketa, esku pilota partiduak eta suzko zezena egongo dira aukeran Andra Mari eta Santa Eufemia jaien baitan.
GAURKO EGITARAUA
12:00etatik aurrera. Ongi etorri errefuxiatuak plataformak jarritako argazki erakusketa, txosnagunean eta Lameran.
17:00. Ongi etorri errefuxiatuakek antolatuta, Salvamento Maritimo Humanitario-ren bideo emanaldia, txosnagunean.
17:30. Umeentzako tailerrak, Irakaskintza kalean.
17:30. Mus txapelketa, Bermeoko kafe Antzokian.
18:00. Ongi etorri errefuxiatuakek antolatuta, Senegaleko musika eta janari palestinarra, txosnagunean.
18:00. 37. Bermeo Hiria esku pilota txapelketa, Artza frontoian.
19:00-21:30. Mikroantzerkiak Alde Zaharrean. Ordutegiak, lekuak eta sarrerak, Kabidxen.
21:30. Suzko zezena, Goiko Plazan.

HITZA

 

 

14 / 09 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0