Prentsa

Prentsa

Umeek ere bere lekua hartu dute txosnagunean

Andra Mari jaiak atzean utzi, eta Santa Eufemia jaiei begira jarrita daude bermeotarrak. Bien bitartean, lasaiago bada ere, aspertzeko astirik ez daukate. Atzo, adibidez, umeak izan ziren protagonista nagusiak txosnagunean.
16:00etan hasita, umeentzako txokoa jarri zuten aurten jarri duten txosna erraldoian. Txosnara bertaratu ziren ume eta gazte ausartenek, gainera, oihalekin airezko akrobaziak zelan egin daitezkeen ikasteko aukera eduki zuten. Probatzera ausartu ziren umeak egon ziren, beste batzuk, berriz, kuxkuxean bakarrik ibili ziren.
Basoko ipuinak txotxongiloen ikuskizunaz gozatzeko aukera ere eduki zuten.
Kontzertua eta play back-a
Txosnatik Lamerara mugitu ziren gero ume asko eta asko. Telebistako La Voz saioan parte hartu zuen Maren eta Leire Gotxi abeslari bermeotarra batu ziren Lamerako agertokian, elkarregaz kontzertu bat eskaintzeko. Ordubete inguruan ibili ziren abesten.
Kontzertuaren ostean, musikak jarraitu zuen Lameran, baina play back lehiaketagaz. Lehenengo umeak igo ziren agertokira, eta ondoren, nagusiak.

HITZA

13 / 09 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0