Bermeoaldeko Behargintzatik garatutako Orientazio Zerbitzuaren helburu orokorra lana bilatzeko zein lana hobetzeko orientazioa, aholkularitza, informazioa, motibazioa eta laguntza eskaintzea da.Beste helburu batzuk agertzen dira:
- Orokorrean lana bilatzeko etengabeko jarrera bat lortzea eta mantentzea.
- Bezeroen egoera eta berezitasunen diagnosi bat egitea, gerora erabakiak hartzeko gai izateko.
- Helburu profesionalak zehaztea eta hauek lortzeko formazio eta orientabide beharrizanak detektatu, zehaztu eta irtenbidea eman.
- Bakoitzaren lan txertaketarako ibilbidea prestatu.
- Lan hautaketak ezagutzea.
- Lana bilatzeko erabili daitezkeen baliabide eta teknikak ezagutzea.( CV motak, aurkezpen gutunak, lan elkarrizketen eta frogen preztakuntza…
- Lan bilaketan autonomo izatea lortzea.
- Enpresa sustatzaile posibleak detektatu eta identifikatu.
ENPLEGU ZENTROA
- Eskualdeko prestakuntza eskaintza, enplegu-baliabideak, errekurtso sozio-kulturalak etab.
- Prentsako dosierrak
- Aldizkari eta beste publikazio espezializatuak
- Enpresen zerrenda
- Lan bilatzeko Web orriak
- Buletinak
- Euskal Industria katalogoa
- Aldi baterako eta Hautatze enpresen zerrenda
- Lan merkatuari buruzko informazioa (EUSTAT; INEM; EGAILAN.....)
- Kontratu motak eta Kontrataziorako laguntza publikoak
- Hitzarmenak- Lan hitzarmenak
- Behargintzako ikastaroak zerrenda
- Eusko Jaurlaritza eskaintzen dituen ikastaroak(LANBIDE)
- Lanbide Heziketa Zentroak
- Heziketa Zentroak (formakuntza ofizial eta ez ofiziala), eskaintzen dituen ikastaroen zerrendak eta ezaugarriak
- Bibliografia espezializatua (Curriculum Vitae-k lantzeko liburuak, banakako eta taldekako elkarrizketak prestatzeko...)